XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gipuzkoako HBko ordezkari eta karguak asanbladen subiranotasunaren alde.DONOSTIA (EGIN).
- Joan den igandean Hernanin bildu ziren Gipuzkoako HBko asanbladen ordezkariak eta kargu hautatuak koalizio honetako parlamentariei eman zaizkien suplikatorioen ondoriok aztertzeko.
Batzarre berean Junta Eusle eta asanbladen subiranotasunari bultzada bat eman eta Mahai Nazionala har ditzakeen erabakiak baseak onartu edo ez onartzeko jarrerari eusteko borondatea indartzea erabaki zen.
Eta azkenik bihar igandea, hilak 9, Lemoiz geratzearen alde Mungian eratu diren ekintzetara joateko deia zabaldu zuen.
Lehen puntu bezala beraz, Euskal Herriak sufritzen ari den errepresio egoera salatu zen, egoera hori aztertu ondoren.
Detentzio ugariak, torturaren erabilkera etengabea, kontrolak, manifestazioetarako debekuak, kaleen okupazioa etab., eta azkenik UCD, PSOE, PCE, FN eta CD indarren laguntzarekin koalizio honetako parlamentariei bota zaizkien suplikatorioak, egoera honen ezaugarriak.
Dena den, batzarre ondoan zabaldu zuten komunikatuak dioenez, suplikatorioen auziak
Gipuzkoako Herri Batasunaren batzarre honek, bestalde, debate prozeso bat esijitzen dio Mahai Nazionalari
HB indartzearen behar gorria aldarrikatu ondoren eta indartzea eta antolatzea beharrezkoak direla aitortu ondoren